Berriak
Atzealdea Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak
2020·04·27
Diruz lagundu daitezkeen ekintzak
- Ondasun higiezinak, lehen aldiz martxan jartzen direnak, eraikitzea eta eskuratzea; bigarren eskuko ondasun higiezinak eskuratzea eta birgaitzea*.
- Obra zibila egiteko nahitaezkoak diren ordainsari profesionalak
- Makinak erostea, instalazioak egitea eta ekoizpen-instalazioak ekipamenduz hornitzea, barnean direla enpresaren funtzionamendurako beharrezkoak diren bulego-altzariak, bulego-tika-ekipamendua eta programa informatikoak
- Ingurumenari dagokionez inpaktua txikitu eta kalitatea hobetzeko prozesuetan inbertsioak egitea
- Hardware-sistemak, softwarea, web-plataformak eta merkataritza elektronikorako plataformak ezartzea
Ez dira diruz lagunduko guztira 3.000 eurotik beherakoak diren inbertsioak.
Laguntza mota
Itzuli behar ez diren laguntzak.
Onuradunak
Programak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute, eta agindu honek xedatzen duena betetzen dituen pertsona fisiko eta juridiko pribatuak.
Eskaerak egiteko epea:
2020/04/18tik hasiko da eta alarma egoera adierazten duen martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak edo, kasua bada, bere luzapenek indarrean egoteari utzi eta hurrengo hilabetearen amaieran amaituko da.
Informazio gehiago: