Berriak
Atzealdea Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak - EMET 2020
2020·06·05
- Aurrekontuko zuzkidura: 652.000 (euro)
- Eskaerak egiteko epea: 2020/06/06-2020/07/06
Nori dago zuzenduta?
Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:
Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek , ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, eskuratu ahal izango dituzte; eta honako tipologia hauetako batean sartu beharko dute:
a) Turismo-alojamenduko enpresak;
b) Sukaldaritza-arloko enpresak;
c) Bitartekaritzako turismo-enpresak;
d) Turismo-garraioko enpresak;
e) Turismo aktiboko enpresak;
f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak;
g) Turismo-gidak.
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako turismo-enpresek 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako eta fakturatutako jarduerak lagungarriak izango dira ondorengo linearen baten badaude:
a) Turismo-negozioko berriak sortzea, I. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera (baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman badute 2018ko urtarrilaren 1aren ondoren eta 2020ko abenduaren 31aren aurretik.)
b) Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, II. eranskinean zehaztuta ezaugarrien arabera eta honako xede hauek bilatzen dituztenak:
● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza, soluzio teknologikoen bitartez;
● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen kalitatea hobetzea eta optimizatzea (2017. urtea baino lehenagotik hobekuntzaren xedeko negozioan edo establezimenduan turismo-jardueran dihardutela egiaztzen duten enpresak);
● Eskaintza turismo jasangarrira, arduratsura eta eskuragarrira bideratzea.
Informazio gehiago:
Maiz Egiten diren Galderak (MEG_FAQ)