Berriak
Atzealdea Udal Elkarteak 2019ko dirulaguntza deialdia egin du, ekintzailetasuna bultzatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko (kontratazioak, inbertsioak eta egitasmoak).
2019·05·23
Urola Kostako Udal Elkarteak dirulaguntza deialdia egin du, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko. 255.000,00 euro emango dira dirulaguntzatan. Diruz lagunduko dira 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra burututako jarduerak.
Urola Kostako Udal Elkarteak dirulaguntza deialdia egin du, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko, 2017 eta 2018ko deialdien ildotik. 2019ko deialdia eta oinarriak Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak maiatzaren 9an onartu zituen.
Lau dirulaguntza lerro
Hona hemen deialdiaren lau dirulaguntza lerroen ezaugarriak, laburbilduta:
1.Jarduera ekonomikoak sortzeko edo proiektu berriak sustatzeko dirulaguntzak (70.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): enpresak berriak sortzeko edo lehengo enpresa batean jarduera berriak sortzeko diru-laguntzak dira. Dirulaguntzaren oinarria 1.000,00 eurokoa izango da. Kopuru hori handitu egingo da, sustatzailearen eta jardueraren proiektuaren ezaugarrien arabera.
2. Enpleguaren sustapena (75.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): langabeak kontratatzeko dirulaguntzak dira, hain zuzen ere Prestakuntza Bonoa eskuratu duten langabeak kontratatzeko. Kontratuak 6 hilabetekoa izan behar du, gutxienez (lanaldi erdikoa edo lanaldi osokoa). Dirulaguntza izango da 2.200,00 eta 4.700,00 euro artekoa, kontratatzen den pertsonaren ezaugarrien arabera. Gizonezkoekin alderatuta, kontratatutakoa emakumezkoa denean, 1.000,00 edo 500,00 euroko gehigarria izango da laguntzak; beti ere, lanaldiaren arabera. Kontratua mugagabea baldin bada, kopuru horri 3.000,00 euro gehituko zaizkio.
3. Inbertsioetarako dirulaguntzak (70.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten inbertsioetarako. Inbertsioak 2019an egina eta gutxienez 3.000,00 eurokoa izan behar du. Dirulaguntzaren kopurua izango da, gehienez ere, inbertsioaren %30, betiere, gehienez, 2.000,00 euro.
4. Lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak garatzeko dirulaguntzak (40.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emango dira eskualdeko hezkuntza zentroek eta enpresek lehiakortasuna hobetzeko lankidetzan garatutako proiektuetarako. Dirulaguntzaren zenbatekoa izango da, gehienez ere, onartutako proiektuaren %40 eta, gehienez ere, 3.000,00 eurokoa. Bazkide/partaide guztiak eskualdekoak baldin badira, diru-laguntzaren zenbatekoa izango da, gehienez ere, onartutako proiektuaren %80 eta, gehienez ere, 7.000,00 eurokoa.
2018ko deialdiaren datuak
2018ko diru-laguntza deialdian, guztira, 163 eskabide aurkeztu dira eta horietatik 123 eskabidek jaso dute diru-laguntza. Orotara, 276.616,80€ eman dira dirulaguntzatan, honela banatuta: enpresa berriak sortzeko 46 dirulaguntza eman dira (59.160,00€), langabeak kontratatzeko 42 dirulaguntza (133.550,00€), inbertsioetarako 30 dirulaguntza (53.906,80€) eta lankidetza egitasmoak garatzeko 5 dirlaguntza (30.000,00€).
Deialdia eta oinarriak
Bete behar diren baldintzak, prozedura, eskabideak baloratzeko irizpideak eta gainerako xehetasunak oinarrietan daude zehaztuta.
Deialdia, oinarriak eta eskabidea egiteko eredua eskura daude hemen
Argibideak
Argibideak jasotzeko jarri gurekin harremanetan:
Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus