Berriak
Atzealdea Covid-19: segurtasunari buruzko ON-LINE saioak
2020·05·14
COVID-19 birusak sortu duen egoeraren aurrean, Urola Kostako Udal Elkarteak ekimen berri bat jarri du martxan. Hain zuzen ere, eskualdeko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako profesionalei bideratutako segurtasun eta prebentzio neurriei buruzko programa da.
Ekimenaren helburu nagusia da eskualdeko negozioetako profesionalei laguntza teknikoa eskaintzea; beti ere, segurtasuna bermatu eta protokoloak ezagutu eta bete ditzaten. Indarrean diren araudi eta protokoloak ezagutzeaz gain, partaideek sektoreka hartu beharreko neurrien berri izango dute: ikasiko dute neurriak planifikatzen eta langile nahiz bezeroentzat konfiantzazko eremuak sortzen.
Segurtasuna, prebentzioa
Birusaren hedapena saihesteko, zein segurtasun eta prebentzio neurri hartu behar dira establezimendu bakoitzean? Galdera horri tiraka osatu dira saioak.
Hona hemen gaitegia, saioz saio:
- 1. saioa: Covid-19 birusaren arriskuak. Arrisku biologikoak. Nola ebaluatu? Nola sortzen da kontigentzia-plan eraginkor bat?
- Data: Maiatzak 19 (asteartea)
- 2. saioa: Antolaketa neurri orokorrak eta berariazko neurriak negozio ereduka.
- Data: Maiatzak 20 (asteazkena)
- 3.saioa: Babes ekipamenduak: talde eta banakako neurriak.
- Data: Maiatzak 21(osteguna)
Online: 3 webinar saio
3 webinar saiotan egituratu da egitasmoa. Saio bakoitzaren iraupena ordu eta erdi ingurukoa izango da. Lehen ordubetean adituak emango ditu azalpenak eta ondoren, partehartzaileen zalantzak argitzeko, galdera-erantzunentzako tartea irekiko da.
Ahalik eta profesional gehienengana iristeko helburuz, saio bakoitzeko 3 emanaldi eskainiko dira.
Izan ere, ekimena aurrez identifikaturiko 3 azpi-sektoretara egokituta landu da. Saioen edukiak egokitu egingo dira azpi-sektore bakoitzaren errealitatera. Eta, gainera, azpi-sektore bakoitzari ongi datorkion ordutegi bat eskaintzeko ahalegin berezia egin da Udal Elkartetik. Hala, guztira 9 webinar emanaldi eskainiko dira.
- 08:30- 10:00: Ostalaritza (jatetxeak, tabernak, ostatuak…)
- 14:30- 16:00: Merkataritza
- 19:00-20:30: Bestelako establezimendu eta profesionalak (fisioterapia zentroak, aholkularitza-etxeak, gida turistikoak, auto-eskolak, ileapaindegi eta estetika zentroak…)
Aholkularitza teknikoa
Taldekako online saioez gain, partehartzaileei aholkularitza teknikoa ere eskainiko zaie; banakako bisiten bitartez, norberaren establezimenduan bertan. Aholkularitza teknikoaren jasotako eskaeraren araberakoa izango bada ere, ezinbesteko izango da aurrez 3 formazio saioetan parte hartzea. Lehentasuna izango dute oraindik ere itxita dauden negozioek.
Informazio saioak eta aholkularitza teknikoa doan eskainiko dira.
Argibideak eta izen-ematea:
Ekimenean parte hartzeko, bete ondorengo izen-emate orria.
Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.
Informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Urola Kostako Udal Elkartea
Rakel Calvo
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus