Berriak

Atzealdea Mugikorra erabilita, sare sozialetarako argazki ikastaroa

Ekintzaile nahiz enpresari txikiei, argazki profesionalagoak atera ahal izateko prestakuntza

2019·05·28


Urola Kostako Udal Elkartearen "EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema" egitasmoaren baitan, prestakuntza berri bat eskainiko da pertsona ekintzaile edota enpresari txikientzat. Hain zuzen ere, mugikorra erabilita, sare sozialetarako argazkiak ahalik eta modurik profesionalenean ateratzeko gakoak eskaintzera dator ikastaroa.

Ikastaroaren helburu nagusia da, ekintzaile nahiz enpresari txikiei, argazki profesionalagoak atera ahal izateko prestakuntza eskaintzea. Batez ere, sare sozialetan emaitza hobeak lortzeko bidean, produktu nahiz zerbitzuen marketin eta komunikazio erreminta gisa ulertuta.

Hona hemen prestakuntza saioetarako osatutako gaitegia:

  • Argazkia: argia, konposizioa eta teknika. Ariketa praktikoak.
  • Argazki edizioa: kontrastea, saturazioa eta beste kontzeptu tekniko batzuk
  • Interneterako argazki formatu egokiak

Guztira, 8 orduko prestakuntza eskainiko da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. 4 orduko 2 saiotan antolatu da ikastaroa; goizez, 09:30etik 13:30era. Bi saioak osagarriak direnez, ezin izango da saio bakarrean izena eman.

  • Eguna: Ekainak 5 eta 6 (Bi saioak osagarriak dira; ezin izango da saio bakarrean izena eman).
  • Ordua: Goizez, 09:30etik 13:30etara
  • Lekua: Urola Kosta Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Argibideak eta izen-ematea

Plaza kopurua mugatua denez, ikastaroan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Ekinaren 3a izango da izena emateko azken eguna.  Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

  • Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapena (Johanna Pino)
  • Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz
  • Tel. 943890808
  • jpino@urolakosta.eus / www.ekiten.org

Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta babesa jaso du "Enpresak Sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren» baitan (2018ko deialdia)