Berriak

Atzealdea Web posizionamendua hobetu eta Google Analytics ezagutzeko ikastaroa

Ekintzaile nahiz enpresari txikiei bideratuta, euren webguneen posizionamendua hobetzeko

2019·06·14


Urola Kostako Udal Elkartearen "EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema" egitasmoaren baitan, prestakuntza berri bat eskainiko da pertsona ekintzaile edota enpresari txikientzat. Hain zuzen ere, webguneen posizionamendua hobetu eta Google Analitycs erreminta ezagutzeko ikastaroa izango da.

Ikastaroaren helburu nagusia da, ekintzaile nahiz enpresari txikiek euren webguneen posizionamendua hobetzea Interneteko bilatzaileetan. Horretarako kontuan izan beharreko gako tekniko zein semantikoak eskainiko dira. Bide batez, Google Analytics erremintaren oinarrizko alderdiak ere landuko dira; batez ere, web orrialdeetako bisita kopuruak ezagutu eta hobetzeko.   

Hona hemen ikastaroan landuko diren gaiak:

  • Zer da posizionamendua? Bilatzaileak. Nola bilatzen dugu informazioa interneten?
  • Nire web orrialdearen posizionamendua hobetzen duten oinarrizko alderdi teknikoak: domeinuak, metaetiketak, etab. 
  • Nire web orrialdearen posizionamendua hobetzen duten oinarrizko alderdi semantikoak: gako-hitzak, etab. 
  • Linkbuilding: Nire web orrialdearen posizionamendua hobetzen duten estrategiak, nire web orrialdetik kanpo.
  • Analytics Googleren oinarrizko alderdiak.

Saio bakarreko 4 orduko prestakuntza eskainiko da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. Ekainaren 19an izango da ikastaroa; goizez, 09:30etik 13:30era.

  • Eguna: Ekainak 19
  • Ordua: 09:30etik 13:30etara
  • Lekua: Urola Kosta Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Argibideak eta izen-ematea

Plaza kopurua mugatua denez, ikastaroan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, jarri gurekin harremanetan: 

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapen (Johanna Pino)

  • Tel. 943890808
  • jpino@urolakosta.eus / www.ekiten.org

Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta babesa jaso du "Enpresak Sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren» baitan (2018ko deialdia)