Berriak

Atzealdea Enpresa kudeaketa ikastaroa pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratuta

4 orduko 5 saiotan antolatu da ikastaroa. Interesdunek saio guztietan edota banakako saioetan eman dezakete izena.

2019·03·08


Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaro berri bat jarri du martxan. Hain zuzen ere, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako enpresa kudeaketa orokorrari buruzko ikastaroa da.

Ikastaroaren helburu nagusia da ekintzaile nahiz enpresariei beren ideia edota enpresei buruzko  hausnarketa sustatzea. Aldi berean, kudeaketa eraginkorrago bat lortzeko bidean, hainbat erreminta eskainiko zaizkie parte hartzaileei.

Guztira, 20 orduko prestakuntza eskainiko da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian Saioak martxotik maiatzera bitartean eskainiko dira; asteazkenetan eta goizez, 09:30etik 13:30era. 4 orduko 5 saiotan antolatu da ikastaroa. Saio bakoitzean prestakuntza-modulu bat eskainiko denez, aukera izango da ikastaro osoa egiteaz gain, moduluka izen emateko.

Hona hemen prestakuntza ikastaroaren gaitegia, saioz saio:

  • 1. saioa: Negozio plana. Zer da eta zertarako balio du? Planifikazioaren garrantzia eta jardueraren antolakuntza eraginkorra. Data: Martxoak 13
  • 2. saioa: Forma juridikoak eta eratzeko izapideak. Data: Martxoak 20
  • 3.saioa: Jardueraren kudeaketa eta kontrol ekonomikoa egiteko erremintak. Data: Apirilak 3
  • 4.saioa: Ogasunarekiko betekizunak: BEZ eta PFEZ. Data: Apirilak 10
  • 5.saioa: Lan arloa. Autonomoen erregimena berezia. Erabiltzen diren dokumentuak. Data: Maiatzak 8

Argibideak eta izen-ematea:

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartea. Urdaneta bidea, 6, 20800 Zarautz

Ordutegia: 4 orduko saioak izango dira, goizez; 09:30etik 13:30era

Interesdunek saio guztietan edota banakako saioetan eman dezakete izena. Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Urola Kostako Udal Elkartea 

Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)

  • Tel. 943 890808
  • jpino@urolakosta.eus