Berriak
Atzealdea Enpresa kudeaketa ikastaroa pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratuta
2018·10·05
“Ekiten, Ekintzaile eta Enpresarien Ekosistema” egitasmoaren baitan, Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaro berri bat jarri du martxan. Hain zuzen ere, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako enpresa kudeaketa orokorrari buruzko ikastaroa da.
Ikastaroaren helburu nagusia da ekintzaile nahiz enpresariei beren ideia edota enpresei buruzko hausnarketa sustatzea. Aldi berean, kudeaketa eraginkorrago bat lortzeko bidean, hainbat erreminta eskainiko zaizkie parte hartzaileei.
Guztira, 20 orduko prestakuntza eskainiko da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian Zehazki, astebeteko iraupena izango du ikastaroak; urriaren 15etik 19ra bitartean. Goizez, 09:00etatik 13:00etara, 4 orduko 5 saiotan antolatu da ikastaroa. Saio bakoitzean prestakuntza-modulu bat eskainiko denez, aukera izango da ikastaro osoa egiteaz gain, moduluka izen emateko.
Hona hemen prestakuntza ikastaroaren gaitegia, saioz saio:
- 1. saioa: Negozio plana. Zer da eta zertarako balio du? Planifikazioaren garrantzia eta jardueraren antolakuntza eraginkorra.
- 2. saioa: Jardueraren kudeaketa eta kontrol ekonomikoa egiteko erremintak.
- 3.saioa: Forma juridikoak eta eratzeko izapideak.
- 4.saioa: Lan arloa. Autonomoen erregimen berezia. Erabiltzen diren dokumentuak.
- 5.saioa: Ogasunarekiko betekizunak: BEZ eta PFEZ.
Aipatutako arloei buruzko azalpen teorikoez gain, bakarkako ariketa eta taldekako lanen bitartez osatuko da prestakuntza-ibilbidea.
Informazioa eta izen-ematea:
Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresa Sustapena (Maider Ibarbia)
Tel. 943 890808
enpresasustapena@urolakosta.eus