Agenda
Atzealdea Sare sozialei buruzko ikastaroa
Pertsona ekintzaileei eta enpresari txikiei bideratutako 12 orduko prestakuntza
28
URT
30
URT
Ikastaroaren helburu nagusia da ekintzaileei eta enpresariei sare sozialen inguruko erabilera profesionalago bat eskaintzea.
Hona hemen prestakuntza saioetan diren gaiak;
- Sare sozialetarako estrategia digitala: helburu orokorra eta helburu publikoa.
- Facebook eta Instagram kontuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko gakoak.
- Twitter, Youtube, Vimeo eta Linkedin bezalako sare sozialen gaineko errepasoa
- Nola iritsi tokian tokiko publikoarengana? Google My Business.
- Edukiak sare sozialetan: zertaz eta nola komunikatu.
- Edukiak programatzeko aplikazioak.
- Iruzkin eta kritiken gaineko kudeaketa.
Hiru egunez jarraian izango da ikastaroa Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian: urtarrilaren 28tik 30era bitartean, goizez: 09:30etik 13:30era.