Berriak
Atzealdea Sare sozialei buruzko ikastaroa
2019·05·20
Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaro berri bat antolatu du. Hain zuzen ere, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako sare sozialei buruzko ikastaroa da.
Ikastaroaren helburu nagusia da ekintzaileei eta enpresariei sare sozialen inguruko erabilera profesionalago bat eskaintzea. Beti ere, marketin eta komunikazio erreminta gisa ulertuta, sare sozialen bitartez bezero berriengana iritsi eta sarean beraien ikusgaitasuna areagotu dezaten.
Prestakuntza 4 orduko saio trinko bakar batean eskainiko da, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. Maiatzaren 24an (ostirala) izango da saioa, goizez; 09:30etik 13:30era.
Hona hemen prestakuntza saiorako prestatutako gaitegia:
- Sare sozialetarako estrategia digitala: helburu orokorra eta helburu publikoa.
- Sare sozial ohikoenen kontuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko gakoak.
- Edukiak sare sozialetan: zertaz eta nola komunikatu.
Informazioa eta izen-ematea:
Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresa Sustapena (Johanna Pino)
- Tel. 943 890808
- jpino@urolakosta.eus
- www.ekiten.org