Berriak
Atzealdea Sare sozialei buruzko ikastaroa
2019·01·14
“Ekiten, Ekintzaile eta Enpresarien Ekosistema” egitasmoaren baitan, Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaro berri bat jarri du martxan. Hain zuzen ere, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako sare sozialei buruzko ikastaroa da.
Ikastaroaren helburu nagusia da ekintzaileei eta enpresariei sare sozialen inguruko erabilera profesionalago bat eskaintzea. Beti ere, marketin eta komunikazio erreminta gisa ulertuta, sare sozialen bitartez bezero berriengana iritsi eta sarean beraien ikusgaitasuna areagotu dezaten.
Guztira, 12 orduko prestakuntza eskainiko da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. 4 orduko 3 saiotan antolatu da ikastaroa. Hiru egunez jarraian izango da ikastaroa; urtarrilaren 28tik 30era bitartean, goizez: 09:30etik 13:30era.
Hona hemen prestakuntza saioetan diren gaiak;
- Sare sozialetarako estrategia digitala: helburu orokorra eta helburu publikoa.
- Facebook eta Instagram kontuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko gakoak.
- Twitter, Youtube, Vimeo eta Linkedin bezalako sare sozialen gaineko errepasoa.
- Nola iritsi tokian tokiko publikoarengana? Google My Business.
- Edukiak sare sozialetan: zertaz eta nola komunikatu.
- Edukiak programatzeko aplikazioak.
- Iruzkin eta kritiken gaineko kudeaketa.
Informazioa eta izen-ematea:
Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Urola Kostako Udal Elkartea
- Enpresa Sustapena (Johanna Pino)
- Tel. 943 890808
- jpino@urolakosta.eus
Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta babesa jaso du "Enpresak Sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren» baitan (2018ko deialdia).