Berriak

Atzealdea Udal Elkartearen eskutik, eskualdeko enpresek bisita egin dute ZIUR ZIbersegurtasunerako zentrora

Bisitan zehar, Maria Penilla Azcuenaga ZIUR Zentroko zuzendari teknikoarekin elkartu dira eskualdeko enpresa ordezkariak.

2021·11·12


Digitalizazioa funtsezko alorra bihurtu da enpresen eraldaketarako. Informazio teknologien aplikazioek negozio adimentsu, eraginkor eta elkarrekin lotutakoak ahalbidetu dituzte. Alabaina, digitalizazio prozesu horretan, ezinbestekoa da datuen babesa bermatzea. Guzti horretaz jakitun, Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresentzako Zerbitzuek hainbat ekimen garatu dituzte eskualdeko industria sektoreko enpresei bideratuta. 

Testuinguru horretan egin dute ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko zentrora bisita Dhemen, Gesalaga-Okelan eta Artadi Alimentación eskualdeko enpresek. Bisitan zehar, Maria Penilla Azcuenaga ZIUR Zentroko zuzendari teknikoarekin elkartu dira eskualdeko enpresa ordezkariak.