Berriak
Atzealdea Udazkenean, bi ikastaro berri merkataritza sektoreko profesionalentzat
2021·09·28
Udaberriko eskaintzari jarraipena emanez, urrian eta azaroan ere merkatarientzako eta zerbitzu enpresetako profesionalei bideratutako 20 orduko bi ikastaro eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin lankidetzan, eskualdeko merkataritza sektorearentzat propio diseinatu da trebakuntza-eskaintza. Helburua da eskualdeko merkataritza eta zerbitzuen alorreko negozioen irudia hobetuz, sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea.
Horretarako, bi arlo zehatzetan jarriko da fokua. Lehen programan, erakusleihoak nahiz produktuak egoki aurkezteko joera berrien inguruko prestakuntza eskainiko da. Bigarren ikastaroan, argazkigintza digitalari buruzko oinarrizko teknikak landuko dira.
- Erakusleiho eta produktuak aurkezteko joera berriak
Zein dira erakusleihoak atontzeko azken joerak? Nola aurkeztu modurik erakargarrienean produktuak? Bi galdera horiei tiraka, merkatuko azken teknikak eta joera berriak ezagutuko dira. Urriaren 19an hasi eta azaroaren 17ra arte, astero bi orduko bina saio izango dira; astearteetan eta ostegunetan.
- Argazkigintza digitala negozioentzako
Produktu edota zerbitzuak sare sozialetan edota bestelako euskarrietan ezagutarazteko, argazkigintzaren oinarrizko tekniketan sakonduko da ikastaroan. Azaroaren 16an hasi eta abenduaren 16ra arte luzatuko da ikastaroa; hilabetez, astearte eta ostegunero egingo dira bi orduko saioak.
Aurrez aurrekoak izango dira saio guztiak. Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira eta, ordutegia sektorearen arabera egokituta, 14:00etatik 16:00etara bitartean eskainiko dira.
Azarotik aurrera, Foru Ogasunak indarrean jarri duen TicketBai fakturazio-software-ari buruzko banakako aholkularitza eskainiko zaie interesa duten merkataritza eta zerbitzuetako enpresei.
Argibideak eta izena emateko
Enpresentzako Zerbitzuak, (Eli Uzkudun)
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus