Berriak
Atzealdea Ekiten gunea zabalik: zure enpresa egitasmoa lantzeko lekua
2016·05·18
Ekiten gunea ekintzaileentzako lanerako espazio berria da. Bertan zure enpresa-egitasmoa landu eta garatzeko doako bulego partekatua izango duzu eskura.
Bulego ireki eta kolaboratzaile bat da. Zure negozio ideia garatzen duzun bitartean, beste negozio ideiak garatzen dituzten beste sustatzaileekin egongo zara, eta honek elkarlanean aritzeko aukera emango dizu, iritziak elkarrekin trukatu eta zure ideia aberasteko, sinergiak eta ideiak sortzeko, proiektuak garatzeko...
Ekiten gunearen ezaugarriak:
- Bulegoko altzariak
- Internetera konexioa
- Bere sarrera
- Komunak (elbarrientzako egokituta)
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 08:00-14:30
Informazioa:
Argibide gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:
- Enpresa Sustapeneko Zerbitzua
- Urdaneta bidea 6 20800 Zarautz
- Tel. 943890808
- enpresasustapena@urolakosta.eus
Ikus ekintzaileei laguntzeko ditugun beste zerbitzuak hemen.