Berriak
Atzealdea Ekiten tailerra: zure enpresa ideia lantzen eta garatzen laguntzeko
4
Asteazkenero, 2016eko azaroaren 9tik abenduaren 13ra, guztira 6 saio
2016·10·17
Zer dira?
EKITEN TAILERRAK zure enpresa ideia garatzen lagunduko dizuten tailerrak dira. Bertan, ekintzaileek, beren ekintzaile abileziak eta beren enpresa ideia garatzeko erremintak landuko dituzte elkarlanean.
Norentzat da?
- Enpresa ideia garatu eta martxan jarri nahi duten ekintzaileentzat.
- Enpresa bat izan eta berritu edo dibertsifikatu nahi dutenentzat.
Datak, iraupena eta lekua
- Asteazkenero (6 saio)
- 2016ko azaroaren 9tik abenduaren 13ra
- Ordutegia 9:30etik 13:30era
- Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Landuko ditugun gai eta edukiak:
- 1. saioa: Autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana
- 2. saioa: Ni ekintzaile: abileziak, ezagutzak, jarrera, erronka
- 3. saioa: Ideiatik negoziora: canvas eta nere balio erantsia
- 4. saioa: Innovox tailerra: negozioarentzako ideia berritzaileak garatzen
- 5. saioa: Bideragarritasun tailerra: bideragarritasunaren simulazioa, programa informatikoarekin
- 6. saioa: Komunikazio gaitasunak: negozioa ezagutzera emateko trebetasun eta erremintak
Argibide gehiago eta izen-ematea hemen