Berriak

Ekonomia Urdinari lotutako irtenbide teknologikoen I Foroa, apirilaren 25ean, Urola Kostan

Foroa ADT4Blue proiektuaren baitan jasotzen da eta helburu du teknologian oinarritutako irtenbide berritzaileak ezagutzeko topagune izatea. Azken teknologiak eta horien aukerak ezagutuko dira, ekonomia urdinarekin zerikusia duten negozioetan barneratzeko eta hobetzeko.

2024·04·17


Datorren ostegunean, apirilak 25, Ekonomia Urdinari loturiko irtenbide teknologikoen I Foroa ospatuko da, Urola Kostako Udal Elkarteak, GAIA Klusterrak eta Deustoko Unibertsitateak elkarlanean antolatuta.

Topagunea ekonomia urdinarekin lotuta lan egiten duten eta teknologian oinarritutako irtenbide berritzaileak ezagutu nahi dituzten sektoreko enpresa, erakunde edo ekintzaileentzat bideratua dago (surf eskolak, itsas irteerak, arrantza, arraun elkarteak, uretako motorren negozioak, itsas-ontzien ingeniaritzak, itsasoko energiaren inguruko aholkulariak…..). Bertan, azken teknologiak eta horien aukerak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek,  negozioan barneratzeko eta hobetzeko aukera eskainiz.

Antolatu den foro honen bitartez, enpresa, erakunde nahiz ekintzaile parte-hartzaileen beharrak eta erronkak identifikatuko dira, azken puntako teknologia bidez erantzunak emateko aukerak aztertzeko. Horrekin batera, ekonomia urdinean egungo puntako teknologien aplikazioak eta aukerak azalduko dira; Blockchain, Gauzen Internetak (IOT), Adimen Artifizialak edota bestelako berrikuntza eta aukera berriak plazaratuko dira.

Izen-ematea

Jardunaldia Urola Kostako Arraunetxen izango da: Santio Erreka 44, Aia (Gipuzkoa), goizeko 12:00etatik 14:00ak bitarte. Izen-ematea doakoa da eta interesdunek ondorengo esteka bete behar dute.

 

Ikus programa:

 

Ekonomia Urdinari lotutako irtenbide teknologikoen I Foroa

2024ko apirilak 25

12:00-14:00

Arraunetxe, Santio Erreka 44, Aia (Gipuzkoa)

1.

Ongietorria. (5 min) / UKUE

2.

ADT4Blue proiektuaren aurkezpena. (10 min) / GAIA

3.

Ekonomia Urdina esparruan soluzio teknologikoen aurkezpena. (20 min) Enpresak

4.

Lan dinamikaren aurkezpena, (5 min) / GAIA

  • Lan mahaiak
  • Kirola // Talentua // Negozioa-ekintzailetza // Digitala eta berdea

Mahaietako lanketa: (25 min)

Taldeetako lanketaren ondorioen aurkezpena (10 min) / Enpresak

5.

Networking. (15 min)

  • Itxiera

 

 Antolatzaileak