Berriak
Atzealdea Apirilaren 17an hasiko da 45+ Indartzen ekimenaren 6. edizioa
2023·04·05
Datorren apirilaren 17an hasiko da “45+Indartzen” ekimenaren 6. edizioari. Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zerbitzuak sustatuta, helburua da 45 urte edo gorako herritarrak lan-munduan txertatzeko parte-hartzaileak ahalduntzea, aldaketarako prestatzea eta euren laneratzea erraztea.
Programaren xehetasunak
40 orduko prestakuntza izango da; 4 orduko 10 saiotan banatua, 09:30etik 13:30era (aurrez aurre). Ikastaroak bi aste iraungo ditu; hain zuzen ere, apirilaren 24tik maiatzaren 9ra. Aurrez, apirilaren 17an egingo den lehen saioarekin emango zaio hasiera ekimenari. Lehen saio hau 09:30etik-11:00etara izango da; aurrez aurre, Udal Elkartearen egoitzan. Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek 3 bakarkako saio jasoko dituzte (online).
Izen-ematea
Izen ematea apirilaren 13a bitarte egongo da zabalik eta telematikoki egin behar da, Udal Elkartearen egoitza elektronikoan. Tramitazioa elektronikoki egin ezin dutenek Udal Elkarteko egoitzara bertaratu dezakete (izen-ematea aurrez aurre egiteko).
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko
Urola kostako Udal Elkartea
Garapen Agentzia Enplegu Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
- Tel. 943890808
- lanpoltsa@urolakosta.eus