Berriak
Atzealdea Urriaren 29an amaituko da “EMA+Indartzen” ekimenean izena emateko epea
2021·10·25
Azaroan abiatuko da, estreinakoz, eskualdeko emakumeei bideratutako “EMA+Indartzen” prestakuntza ekimena. Izen-emate epea datorren ostiralean, urriaren 29an, amaituko da. Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.
Programaren helburu nagusia da eskualdeko emakumeak ahalduntzea eta lan-merkatuan murgildu daitezen gaitzea; aldaketarako sakonduz, etengabeko hobekuntzarako bidea irekiz eta begirada-aldaketa eraginez.
Programaren xehetasunak
40 orduko prestakuntza prozesua izango da; 4 orduko 10 saiotan banatua. Ikastaroak bi aste iraungo du; hain zuzen ere, azaroaren 17tik 30era. Saio guztiak goizez izango dira; 09:30etik 13:30era, Udal Elkartearen egoitzan nahiz digitalki. Beraz, parte hartzen dutenek saioetara digitalki konektatzeko aukera izango dute.
Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek bakarkako 3 coaching saio jasoko dituzte. Azaroaren 5ean egingo den hasiera-ekitaldiarekin (9:30-11:30) emango zaio hasiera ekimenari. Bertan, programaren xehetasun guztiak azaltzeaz gain, partaide bakoitzarekin adostuko da bakarkako saioen egutegia.
Argibideak eta izen-ematea:
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:
Enplegu eta Lan-orientazio Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
- Tel. 943890808
- lanpoltsa@urolakosta.eus