Berriak
Atzealdea Covid-19aren testuinguruan, nola sortu dezaket negozio berri bat? Nola egokitu dezaket nire negozioa?
2020·09·30
Covid-19ak aldaketa esanguratsuak ekarri ditu bizitzako ia alor guztietan; baita negozioei dagokionez ere. Jarduera berriak sortu edota negozioak mantentzeko, ezinbestekoa da, beraz, negozio ereduei buruzko hausnarketa sakon bat egin eta erronka berriei erantzuteko egokitzapenak egitea. Horretan lagundu nahi die, hain zuzen ere, eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikientzako diseinatutako egitasmoak.
Programaren helburua da, egungo egoerara behar bezala egokitzeko eta batez ere lehiakor izaten jarraitzeko, eskualdeko ekintzaile eta enpresari txikiei beren negozioaren gaineko hausnarketa egiten laguntzeko baliabide nahiz estrategiak eskaintzea.
Hausnarketa 3 urratsetan
Ekintzaileei bideratutako lanketa 3 urrats nagusitan gauzatuko da. Egitasmoari parte hartzaile guztiei bideratutako tailerrarekin ekingo zaio. Urriaren 8an izango da lan saioa; online, 10:00etatik 12:00etara. Bi gako nagusi landuko dira saioan; batetik, testuinguru orokorraren aurrean hartu beharreko jarrera eta jokabideez hausnartuko da; bestetik, beharrezko egokitzapenak egiteko zein ekintza garatu daitezkeen ikusiko da.
Taldeko prestakuntzaren ondoren, bakarkako lanketari helduko zaio. Lehenik eta behin, negozio bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako lan-koaderno bat diseinatuko da; hausnarketa orokorretatik abiatuta, negozio bakoitzean aplikatu beharrekoekin bide-orri bat adosteko. Behin lanketa hori adostuta, bakarkako aholkularitzari helduko zaio. Aditu baten laguntzaz, norberak egindako ekintza-plana ondu eta negozio bakoitzak eman beharreko urrats berriak proposatuko dira.
Ekimenean parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta.
Argibideak eta izen-ematea:
Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)
- Tel. 943 89 08 08
- enpresasustapena@urolakosta.eus
- jpino@urolakosta.eus