Berriak

Atzealdea Ostiral teknologikoak ekimeneko 3 saio eskainiko dira ekainean, bezeroak erakartzera eta online interakzioaren bitartez salmentak handitzera bideratuta

Hilaren 2an, 9an eta 23an egingo dira saioak, eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiei zuzenduta. Ekimenaren helburu orokorra da parte-hartzaileei teknologia berriak euren negozioetan txertatzen laguntzea, ahalik eta etekin handiena atera diezaieten.

2023·05·23


Urola Kostako Udal elkarteak urteak daramatza jada Ostiral Teknologikoak ekimena eskaintzen, SPRIren ‘Inplantalariak’ programaren baitan. Eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiei zuzenduriko egitasmoa da eta helburu du, hain zuzen, hartzaile horiei teknologia berriak euren negozioetan txertatzen laguntzea, ahalik eta etekin handiena atera diezaieten.

Hori horrela, datorren hilabetean hiru saio eskainiko dira, zehazki ekainaren 2an, 9an eta 23an, eta hain zuzen bezeroak erakartzera eta online interakzioaren bitartez salmentak handitzera bideratuta egongo dira guztiak.

Izen ematea

Saio guztiak aurrez aurrekoak izango dira, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, goizeko 9:30etik aurrera. 3 orduko iraupena izango dute eta izen ematea saio bakar baterako edo bat baino gehiagorako egin ahal izango da, esteka hau beteaz. Izen ematearen datuak Datu horiek SPRIko Inplantalariak zerbitzuarekin partekatuko dira, ikastaroen kudeaketarako.

Taldeko saioen ondoren, parte-hartzaileek banakako tutoretza-saio bana izateko aukera ere izango dute. Horretarako, Udal Elkartearen instalazioak izango dituzte eskura, dagokion eskaera egin ondoren.

Saioen egitaraua

  • Ekainak 2: ‘Jarri zure negozioa mapetan eta bitarteko birtualetan, bezeroak lehiakideei baino lehenago aurki zaitzan’.
  • Ekainak 9: ‘Zure produktuak eta zerbitzuak zure bezeroa dagoen kanaletan sustatu eta saldu’.
  • Ekainak 23: ‘Bezeroarentzako arreta eta haiekiko interakzioa zabaldu eta hobetu Adimen Artifizialaren bidez’.

Informazio gehiago

Urola Kostako Udal Elkartea

Eli Uzkudun / Aintzane Ruesgas

  • enpresa@urolakosta.eus
  • 943 89 08 08