Berriak

Atzealdea Uztailaren 6ko online informazio saioan azalduko dira egitasmoari buruzko xehetasun guztiak

“ETE digitala Urola Kostan” programa: enpresen eraldaketarako laguntza-ekimena

2021·06·23


Digitalizazioa funtsezko alorra bihurtu da enpresen eraldaketarako. Informazio teknologien aplikazioek negozio adimentsu, eraginkor eta elkarrekin lotutakoak ahalbidetu dituzte. Alabaina, digitalizazio prozesu horretan, ezinbestekoa da datuen kudeaketa integral egoki bat enpresen eraginkortasun eta lehiakortasuna bermatzeko.

Horretara dator ekimena. Alegia, “ETE digitala Urola Kostan” egitasmoaren bitartez, eskualdeko enpresa ertain nahiz txikiei laguntza eskaini nahi zaie beren Industria 4.0 ibilbidean;  digitalizazioaren alorrean urrats berriak eman ditzaten eta enpresaren baitako data-estrategiak garatzeko, gobernantza sistema egokiak ezartzeko eta, funtsean, baita lan lerro estrategikoak identifikatzeko ere.

Egitasmoa 2022.urteko irailera arte luzatuko da eta lau fase nagusitan garatuko da. Lehena SENTSIBILIZAZIO fasea izango da eta eskualdeko enpresek gaiarekiko kontzientzia har dezaten egingo da lan. Ondoren, informazioari eta datu bilketari ahalik eta etekin gehien ateratzeko, datu-estrategia garatzen eta kasu praktiko bat abian jartzen lagunduko zaie ekimenean parte hartzen duten enpresei. Proiektua %100ean diruz lagunduta dago eskualdeko enpresentzat.

Hala, Udal elkarteako informazio saioa antolatu du eskualdeko enpresei egitasmoari buruzko xehetasun guztiak emateko. Uztailaren 6an izango da aurkezpena saioa, goizeko 09:15etan, on line. Lan saioan parte hartuko dute, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, aurreko urteetan ekimenarekin bat egin duten eskualdeko hiru enpresek. Hauek izango dira eskualdeko enpresa ordezkariek jorratuko dituzte gaiak:

  • Ikusmen artifizala (Artadi Alimentacion SL- Okin; Zumaia)
  • Zibersegurtasuna (Arregui buzones y sistemas de seguridad SL; Orio)
  • Negozio-adimena (Jovi Automatismos SL; Zumaia)

 Argibideak eta izena emateko

Informazio saiorako nahiz egitasmorako izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da. Horretarako, ondorengo datuak beharko ditugu:

  • Enpresaren izena
  • IZK      
  • Harremanetarako pertsonaren izen abizenak        
  • E-mail
  • Telefonoa

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak

(Aintzane Ruesgas)

  • Tel. 943 890808,
  • enpresa@urolakosta.eus