Berriak

Atzealdea Abian da 40 orduko prestakuntza-programa trinkoa; 45 urtetik gorako herritarrak lan-munduan murgildu daitezen

Apirilaren 7an egingo da informazio-saioa eta apirilaren 27a bitartean dago zabalik izen-ematea

2022·03·31


Laster ekingo zaio “45+Indartzen” ekimenaren 5. edizioari. Funtsean, 45 urtetik gorako herritarrak lan-munduan txertatzeko 40 orduko prestakuntza-programa da. Egitasmoaren helburua da parte-hartzaileak ahalduntzea, aldaketarako prestatzea eta euren laneratzea erraztea.

Horretarako, 2 asteko trebakuntza trinkoa eskainiko zaie eskualdeko 45 urtetik gorako herritarrei. Adin tarte horretako askok oso zail ikusten dute lan-mundura itzultzea edo egokitzea.

Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu eta Orientazio Zerbitzuak sustatutako ekimena da; herritarrek prestakuntza-erreminta berriak barneratu ditzaten, baliabide profesionalez jantzi ondoren euren laneratzea errazteko.

Programaren xehetasunak

40 orduko prestakuntza prozesua izango da; 4 orduko 10 saiotan banatua. Ikastaroak bi aste iraungo du; hain zuzen ere, maiatzaren 9tik 20ra. Aurrez, apirilaren 28an egingo den lehen saioarekin emango zaio hasiera ekimenari. Saioa 09:30etik-11:00etara izango da; aurrez aurre, Udal Elkartearen egoitzan.

Gainerako saio guztiak goizez izango dira; 09:30etik 13:30era (aurrez aurre), Udal Elkartearen egoitzan. Eta taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek 3 bakarkako saio jasoko dituzte (online).

Informazio saioa eta izen-ematea

Dagoeneko zabalik dago izen-ematea (apirilaren 27ra arte). Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan. Tramitazioa elektronikoki egin ezin dutenek Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute (izen-ematea aurrez aurre egiteko).

Edozein kasutan, informazio-saio bat egingo dugu interesa duten herritarrentzat, proiektuaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko:

  • Eguna eta ordua: apirilak 7, osteguna, 09:30ean.
  • On line izango da; Gotomeeting plataformaren bidez.
  • Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta.  Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:

Urola kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia

Enplegu eta Lan-orientazio Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)

  • Tel. 943890808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus