Berriak

Atzealdea Lankidetza ardatz, Kultura eta Sormen alorreko on-line Topaketak

Lankidetzan oinarritutako Gipuzkoa eta Bizkaiako 6 proiektu aurkeztuko dira topaketan; tartean da eskualdeko Uhina Matt. SL enpresa

2020·06·02


"Kultura eta Sormen sektorea, garai nahasietan elkarlanean" goiburu hartuta, enpresen arteko lankidetzan oinarritutako Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektoreko online topaketa egingo da; ekainaren 11n, arratsaldeko 16:00etatik 17:30era bitartean.

Hain zuzen ere, Gipuzkoa eta Bizkaiko 6 proiektu aurkeztuko dira topaketan. Helburua da aurkezpenak egin eta proiektuen alderdi berritzaileenak aztertzearekin batera, lankidetzan lan egiteak dakartzan onurak identifikatzea. Izan ere, Covid-19ak sortutako testuinguru berri honetan, eta baita epe ertainera begira ere, lankidetza eta elkarlanaren beharra, estrategikoki, inoiz baino ageriago geratu da.

Topaketa bera ere 6 garapen agentzien lankidetzatik jaio da.  Eta eskualde bakoitzaren ordezkari, enpresa banak egingo du bere aurkezpena. Urola Kostaren kasuan, Uhina Matt. SL enpresak emango du bere ibilbidearen berri.

Hauek dira topaketan aurkeztuko diren proiektuak: 

  1. Uhina Matt. SM. Koprodukzioa.
  2. Estudio de Marina Goñi. Brandinga
  3. Taller de Sonia Ruiperez. Moda.
  4. Alexander Castrillo-Koldo Aguirre. Audiovisuales Frango
  5. Tipi. Eraldaketarako diseinua.
  6. One With Nature. Bideo-jokoa

Dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.

Argibideak eta izen-ematea

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)

  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808