Berriak

Atzealdea Enpresaguneko bi lokal alokairuan hartzeko deialdia (2016ko iraila)

4
Enpresa sortu berrientzat dira lokalak. Baldintza onak, zerbitzu osagarriak... Alokatzeko epea gehienez 3 urtekoa da. Eskabideak aurkezteko epea amaituko da irailaren 30ean.

2016·09·12


Enpresagune enpresa haztegi edo enpresa berrien gune bat da, sustatzaile berriei merkatukoak baina baldintza hobeak eskaintzen dizkienak enpresa (enpresa egitasmo zehatzak edo sortu berri diren enpresak) martxan jarri eta sendotu arte (gehienez hiru urte).

Lokal horien helburu nagusia da, alde batetik, enpresa txikiak eratzeko egitasmo zehatzei edo sortu berri diren enpresei lantoki egokia eskaintzea eta, beste alde batetik, enpresaren kudeaketaren arloan laguntza zerbitzua eskaintzea, lehiakortasun maila egokia lortu eta kostu finkoak murrizteko. 

Lokalak erabiltzeaz gain, honako zerbitzuak ere eskura izango dituzte erabiltzaileek:

  • Enpresa Sustapeneko Zerbitzuko tutoreen laguntza, aholkularitza eta informazioa enpresaren kudeaketaren inguruko arloetan (besteak beste, kalitate ziurtagiriei eta lan arriskuen prebentzioari buruzko argibideak, prospekzio datuak lortzeko laguntza eta abar).
  • Udal Elkarteak enpresa-kudeaketaren arloan antolatzen dituen jardunaldi, ikastaro eta mintegietan doan parte hartzeko aukera.

Deialdi honekin bi lokal bete nahi ditugu alokairuan

Lokalek honako ezaugarriak dituzte: 3. bulegoa (15,60 m²) eta 4. bulegoa (15,60 m2).

Enpresaguneko lokalek beren sarrera dute (Udal Elkarteko gainerako instalazioetatik bereizita), beren postontzia, giltza, ate automatikoa bulego bakoitzarentzat eta komunak. Horrez gain, instalazio elektrikoa, telefono zerbitzua eta Internet (banda zabala) ere jarrita dituzte. Bestalde, bulego bakoitzak Enpresaguneko sarreran identifikatzeko errotulu bat du (enpresaren izena eta logoa).

Horrez gain, erabilera komuneko eremu hauek dituzte: bilera gela eta ikasgela (egoitzaren beheko solairuan), betiere Udal Elkartearen ordutegi eta lan-egutegiaren barruan.

Eskaerak aurkeztea

Eskaera aurkeztu behar da Urola Kostako Udal Elkarteko sarrera erregistroan (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Eskaera egiteko epea irailaren 30ean amaituko da.

Aurkeztu behar dira, batetik, eskabidea, eta, bestetik, Erregelamenduaren 5. artikuluan zehazten diren dokumentuak.

Deialdia, eskabidea egiteko eredua eta erregelamendua hemen.

Prezioa

Lokalen erabilpenaren tasak honakoak dira 2016an, onartutako Ordenantza  Fiskalaren arabera:

1. urtea: 7,08 euro/m²/hilean.

2. urtea: 9,25 euro/m²/hilean.

3 urtea: 11,38 euro/m²/hilean.

Tasa horiek urtero eguneratzen dira, urtarrilean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko urte arteko KPIa aplikatuta (aurreko ekitaldiko urritik irailera). Ordenantza fiskalean datozen prezioak 2010ekoak dira.

 

Argibideak

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapeneko Zerbitzua

Tel 943 89 08 08, enpresasustapena@urolakosta.eus

1 2 3 4