Berriak

Atzealdea Etorkizunari begira, eskualde mailako ikerketa

Eskualdeko enpresa eta establezimenduek zein behar dituzten identifikatzeko, ikerketa abiatu du Udal Elkarteko Behatokiak

2020·06·17


Egungo ingurune-ekonomikoan, geroz eta nabariagoak dira aldaketak. Alde batetik, teknologia berrien bilakaera izugarria da; eta, bestetik, geroz eta azkarragoa da merkatuaren etengabeko aldaketaren abiadura.  

Hala, eskualdeko garapen sozioekonomikoa ipar, ezinbestekoa da egungo egoeraren berri izateko eta epe-ertainera begira estrategia eta ekintza-lerro eraginkorrak diseinatzeko, eskualdeko enpresa eta establezimenduek zein behar dituzten identifikatzea. Ikerketa-lanak hiru esparru funtsezko izango ditu oinarri: zaintza teknologikoa, adimen lehiakorra eta Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B).

Galdetegiak online eta telefono deiak

Diagnosia osatzeko, Garapen Agentziak urteetan pilatutako esperientzia eta datuez gain, bi bide erabiliko dira, nagusiki. Azterketan parte hartu nahi dutenentzat, dagoeneko eskuragarri daude galdetegiak:

  • 10 langile baino gutxiago dituzten jarduerei bideratutako galdetegia
  • 10 langile baino gehiago dituzten jarduerei bideratutako galdetegia

Gainera, ekaina eta uztailean zehar, zuzeneko telefono deiak egingo dira hainbat enpresa eta establezimendutara.

Argibideak eta izen-ematea

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Urola Kostako Udal Elkartea (Idoia Etxarri)

  • prospekzioa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808