Berriak

Euskadi Gastronomikaren batzarra Getarian, apirilaren 5ean

Gastronomiaren eta turismoaren arloko eskualdeko 54 enpresa ari dira parte hartzen ekimenean

2016·04·03


Urola Kostako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) “Euskadi Gastronomika” klubak kideen batzarra egingo du apirilaren 5ean Getarian (Ulpiano Etxea, Balentziaga kalea 14 (lehen solairua), 9:30ean hasita.

Batzarrean “Euskadi Gastronomika” Klubaren egoera aztertu eta 2016ko ekintza plana onartuko dute batetik eta“Kosta Gastronomika” proiektua aurkeztuko dute bestetik.

Zer da Euskadi Gastronomika kluba?

“Euskadi Gastronomika” Basquetourrek-Turismoaren Euskal Agentziak sustatutako ekimena da eta gure eskualdean Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko turismo bulegoek bideratu eta koordinatzen dute.

“Euskadi Gastronomika” marka turisten aurrean euskal gastronomia, turismo gastronomikoa eta elikagaien eta zerbitzuaren kalitatea ziurtatzen duen eta klubaren barne dauden zerbitzuak bereizten dituen sustapen tresna da.

“Euskadi Gastronomika” produktu kluba  eskualdean kalitatezko zerbitzua bermatzeko asmoz borondatez sorturiko enpresa talde bat da. Gastronomiarekin erlazioa duten zerbitzu turistiko guztiak egituratu eta antolatzea du helburu, enpresen eta administrazio publikoen arteko lankidetzaren bidez.

Produktu klubean turismo gastronomikoarekin zerikusia duten establezimenduek parte har dezakete, lehen, bigarren nahiz hirugarren sektorekoek. Ekimen honetan dauden enpresek lehengaien, zerbitzuaren eta establezimendu beraren kalitatea bermatzen duten baldintza batzuk bete behar dituzte. Baldintza horiek betetzen dituzten enpresek “Euskadi Gastronomikoa” marka erabil dezakete kalitate bereizgarri gisa.

Orotara 54 enpresak osatzen dute gure eskualdeko Euskadi Gastronomika produktu kluba: ostatu espezializatuak, jatetxeak, erretegiak, sagardotegiak, pintxo tabernak, bisitatu daitezkeen industriak, gourmet dendak, gozotegiak, nekazari eta abere ustiategiak, gida turistikoak eta turismo bulegoak.

Urola Kostako Euskadi Gastronomika taldeko enpresak:

Ostatu espezializatuak

  • Azkue - Hotela (Getaria)
  • Orioko kanpina (Orio)
  • Erretzabal Txiki - landetxea (Orio)
  • Iribar - pentsioa (Getaria)
  • Iturregi - hotela (Getaria)
  • Katrapona - pentsioa (Getaria)
  • Saiaz - hotela (Getaria)
  • Txanka Erreka - hotela (Orio)

Jatetxeak

  • Azkue (Getaria)
  • Balearri (Getaria)
  • Beheko Plaza (Zumaia)
  • Egoki (Zarautz)
  • Elkano (Getaria)
  • Euskalduna (Zarautz)
  • Galerna I (Orio)
  • Giroa (Getaria)
  • Kaia - Kaipe (Getaria)
  • Kandela (Zarautz)
  • Katxina (Orio)
  • Kirkilla (Zarautz)
  • Iribar (Getaria)
  • Gazteategi (Aia)
  • Marina Berri (Zumaia)
  • Otzarreta (Zarautz)
  • Politena (Getaria)
  • Talasoterapia Zelai (Zumaia)
  • Txoko (Getaria)

Erretegiak

  • Basusta (Zumaia)
  • Bedua (Zumaia)

Sagardotegiak (jatetxea)

  • Izeta (Aia)
  • Satxota (Aia)

Pintxo tabernak

  • Arkaitz (Orio)
  • Euskalduna (Zarautz)
  • Giroa (Getaria)
  • Itxas Lur (Zarautz)
  • Politena (Getaria)

Bisitatu daitezkeen industriak

  • Aintzinako Euskal Gaztak (Aia)
  • Aroa (Getaria)
  • Itsas Mendi (Getaria)
  • Talai Berri (Zarautz)

Gourmet dendak

  • Amona María (Getaria)
  • Itsas Mendi (Getaria)
  • Euskal Enogastroteka (Zarautz)
  • Getaka (Getaria)
  • Salanort (Getaria)

Gozotegiak

  • Izarri (Getaria)

Nekazari eta abere ustiategiak

  • Ezkur - Txerri (Getaria)
  • Gaztaindizar - Baratza ekologikoa (Zarautz)

Gida turistikoak

  • Begi Bistan (Zumaia)
  • Kulturlan Bi (Zarautz)

Turismo Bulegoak

  • Getariako Turismo Bulegoa (Getaria)
  • Orioko Turismo Bulegoa (Orio)
  • Zarauzko Turismo Bulegoa (Zarautz)
  • Zumaiako Turismo Bulegoa (Zumaia)