Berriak

Atzealdea Amaitu da “EMA+Indartzen” egitasmoaren estreinako edizioa

KONPETENTZIEN ESKOLA zerbitzuaren baitan antolatu da lehenengoz eskualdeko emakumeei bideratutako egitasmoa

2021·12·03


Amaitu da “EMA+Indartzen” ekimenaren estreinako edizioa. Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu eta Orientazio Zerbitzuaren eskutik, KONPETENTZIEN ESKOLA zerbitzuaren baitan antolatu da lehenengoz eskualdeko emakumeei bideratutako egitasmoa.

Programaren helburu nagusia izan da eskualdeko emakumeak ahalduntzea eta lan-merkatuan murgildu daitezen gaitzea; aldaketarako sakonduz, etengabeko hobekuntzarako bidea irekiz eta begirada-aldaketa eraginez.

Lehen edizioan eskualdeko 9 emakumezkok parte hartu dute. Taldekako 40 orduko prestakuntzaren ondoren, partaide guztiek bakarkako 3 coaching saio jaso dituzte. Hala, prestakuntza eta baliabide profesionalez hornitzeaz hain, ahalduntze prozesu pertsonal bat abiarazi dute, aldaketarako indartuz eta lan-ibilbidea indarrez (ber)ekin dezaten.

Partaideen aldetik, harrera ona izan du ekimenak eta Urola kostako Udal Elkartearen asmoa da 2022.urteari begira jarraipena ematea egitasmoari.

Argibideak eta izen-ematea

Hurrengo edizioetako izen-ematea zabalik ez badago ere, urtea osoan zehar eskainiko da programari buruzko informazioa. Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:

Urola kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia

Enplegu eta Lan-orientazio Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)

  • Tel. 943890808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus