Berriak

Atzealdea Amaitu da “45 + Indartzen” egitasmoaren 3. edizioa

Orain arteko 3 edizioetan 41 lagunek parte hartu dute.

2021·02·02


Amaitu da “45+Indartzen” ekimenaren 3.edizioa; Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu eta Orientazio Zerbitzuaren eskutik, KONPETENTZIEN ESKOLA zerbitzuaren baitan. 45 urtetik gorako eskualdeko 14 herritarrek lan-munduan txertatzeko 40 orduko prestakuntza-programa jaso dute; banakako 3 bakarkako coaching saiorekin osatuta.

Egitasmoaren helburua izan da lan mundura murgiltzeko zailtasunak dituzten 45 urtetik gorako pertsonei aldaketarako indartzea eta hobekuntzarako bidea irekitzea. Beti ere, begirada-aldaketan fokua jarrita (norberarekiko, munduarekiko) lan-ibilbidea indarrez (ber)ekin dezaten.

Funtsean, programak xede du partaide bakoitzaren lan helburua argitzea. Horretarako, norbanako bakoitzaren baliabideak ezagutu eta norberak izan ditzakeen oztopo eta zamak identifikatzen dira. Horiek egoki kudeatzeko partaideei aldaketara irekitzen laguntzen zaie, lan mundura bideratzeko hainbat erreminta eskuratu eta  saioetan zehar landutako ikuspegi berria praktikara eramateko. Azken finean, hobekuntza profesionalerako ekintza-plan propioa  garatzen du partaide bakoitzak. 

Orain arteko 3 edizioetan 41 lagunek parte hartu dute. Harrera ona izan du ekimenak eta horregatik, Urola kostako Udal Elkarteak beste bi edizio berri antolatuko ditu 2021.urtean zehar: udaberrian, lehena; udazkenean, ondorengoa.

Argibideak eta izen-ematea

Hurrengo edizioetako izen-ematea zabalik ez badago ere, urtea osoan zehar eskainiko da programari buruzko informazioa. Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:

Urola kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia

Enplegu eta Lan-orientazio Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)

  • Tel. 943890808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus