Berriak
Atzealdea Amaitu da Mikropreben porgramaren 8. edizioa
2020·01·20
Amaiera ekitaldian izan zen Luis Angel Agirre, Osalan Gipuzkoako prebentzio arduraduna. Agirrek, Osalanen funtzioak azaltzeaz gain, laneko prebentzioaren erronkei buruz hitz egin zien bertaratuei. Besteak beste, enpresen egunerokotasunean lan-arriskuen prebentzio alorra integratzearen garrantziaz hitz egin zuen.
Amaitzeko, ekimenaren bilakaeraren berri emateaz gain, Udal Elkarteak prestakuntza-ziurtagiria banatu zien programako partehartzaile guztiei. Urola Kostako Udal Elkarteak 2010. urtean ekin zion Mikropreben programa jorratzeari. Orduz geroztik, urtez-urte egonkortzen joan den ekimena izan da eta ibilbide emankorra bezain oparoa izan du. Orotara, 8 ediziotan, 53 enpresa eta 54 enpresa-ordezkarik hartu dute parte.
Argibideak eta izen- ematea:
2020. urtean zehar programaren edizio berri bat jarriko da martxan; funtsean, eskualdeko enpresa txikiek prebentzio planak landu eta hobetu ditzaten.
Ekimenaren inguruko argibide edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Enpresentzako Zerbitzuak (Rakel Calvo)
- enpresa@urolakosta.eus
- Tel. 943890808