Berriak
Atzealdea Foru Aldundiak bihar, maiatzak 19, 2018ko aurrekontu irekien aurkezpena egingo du Zarautzen.
2017·05·18
Ekitaldi horrek aurrekontu irekien proiektua izango du ardatz. Erakundearen urteko egitasmo nagusia herritarrekin partekatu nahi du Aldundiak; 2018ko aurrekontu proiektuaren berri eman, eta herritarren iritzia jaso, alegia. Helburu horrekin, tokian tokiko kanpaina berezia egingo dugu Gipuzkoako hainbat udalerritan. Zarautz izango da horietako bat.
Garrantzi berezia emango die aurten ere Foru Aldundiak bertatik bertara, herrietan, egingo diren ekitaldi horiei. Izan ere, aukera eskainiko dute datorren urteko aurrekontu proiektua ezagutzera emateko, eta herritarren, enpresen eta elkarteen ekarpen, kezka eta iradokizunak jasotzeko.
Lege Zaharren Enparantzan bi karpa jarriko dira goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte, eta informatzaile talde batek herritarrei lagunduko die, parte hartzeko dituzten aukeren inguruko informazioa eskainiz eta zalantzak argituz.