Berriak

Atzealdea Foru Aldundiaren diru-laguntzak Gipuzkoako enpresentzat, lehiakortasuna hobetzeko

Eskaerak egiteko epea amaituko da irailaren 20an. Interesa duten eskualdeko enpresek Udal Elkartera jo dezakete, informazioa eta laguntza jasotzeko.

2016·08·29


Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den uztailean Gipuzkoako enpresen ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko diru-laguntzen programa onartu zuen. Diru-laguntzen deialdia 2016ko abuztuaren 3an eman zen argitara Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Diru-laguntzak eska ditzakete Gipuzkoan kokatutako enpresek. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 20an amaituko da. Interesa duten eskualdeko enpresek informazioa eta aholkularitza jaso dezakete Urola Kostako Udal Elkartean:

Informazioa eta laguntza

Urola Kostako Udal Elkartea

Eli Uzkudun eta Aintzane Ruesgas, 943890808, enpresa@urolakosta.eus

Diru-laguntza deialdiak honako laguntza lerroak ditu:

  1. GIPUZKOAKO ENPRESA EHUNAREN LEHIAKORTASUNA INDARTZEA: Enpresen balio jasangarria sustatzea, eta horretarako, aukera lurraldeak sortzea beren eskumenak modu adimentsuan aplikatuz, desberdintzearen eta dibertsifikatzearen bidez, eta produktu, zerbitzu, merkatu edo negozio eredu bihurtuz.
  2. GIPUZKOAKO ENPRESA EHUNAREN LEHIAKORTASUNAREN JARRAIPENA: Enpresa jardueraren jarraipena eta sustraitzea sustatzea testuinguru egoki bat sortuz eta garatuz, enpresa transmisioa ahalbidetzeko tresnak eta esparruak sortuko dituena, eta enpresak transmititzeko formulak babestu eta euskarria emango diena.
  3. ADIMEN LEHIAKORRA ENPRESETAN TXERTATZEA ETA SISTEMATIZATZEA: Enpresen iraunkortasuna bultzatzea adimen lehiakorraren bidez, pertsonen, erakundeen eta inguruaren ezagutza sortzea, partekatzea eta aldatzea ahalbidetuz erabaki estrategikoak hartzeko prozesuetan eragiteko.
  4. GIPUZKOAKO ENPRESA EHUNAREN LEHIAKORTASUNA IDARTZEKO ELKARLANA: Lehiakortasuna bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk garatzeko dimentsio egokia lortzeko (merkatuei erantzuteko ahalmena).

BETETZEKO EPEAK

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2016ko irailaren 20an, goizeko 12:00etan amaituko da.
  • Jarduerak hasteko epea: 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera
  • Proiektuen exekuzio data: 2017ko ekainaren 30a
  • Proiektuak justifikatzeko data: 2017ko uztailaren 30a

DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA

Gipuzkoako Foru Aldundia

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua

Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programaren diru laguntzen oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia.

https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2016/08/03/e1605654.htm

ESKAERA EGITEKO URRATSAK

Informazioa eta dokumentuak: http://sustapena.gipuzkoa.eus

Diru-laguntzak kudeatzeko aplikatiboa: http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa