Berriak
Atzealdea Gipuzkoa 4.0 sarea
2017·06·12
Gipuzkoa 4.0 Sarea Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu du, fabrikazio aurreratuaren esparruko Gipuzkoako kasu arrakastatsuak Gipuzkoako enpresei ezagutzera emateko.
Gipuzkoa 4.0 Sarea, zer da?
Elkarlanean oinarritutako programa berritzailea da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez jarri dute martxan programa hau, lurraldeko enpresa txiki eta ertainei ezagutarazteko 4.0 industria produkzioan aritzen diren enpresa eta zentro gipuzkoar garrantzitsuenen esperientzia arrakastatsuak. Horretarako, antolatuko dira:
- Demostrazio eta prestakuntza jardunaldiak eta bisitak enpresetan eta punta-puntako teknologia zentroetan.
- Bono teknologikoak: teknologia berriei lotutako zerbitzu teknologikoen kontratazio kostuen %70 eta %80 arteko diru laguntzak dira, enpresek teknologia hori merkeago probatu ahal izateko.
Egitasmo honen helburu nagusia da fabrikazio aurreratuari dagozkion teknologiak eta kontzeptuak Gipuzkoako industrian hedatzea. Baita enpresa Txiki eta Ertainetako (ETE) produkzio sistemetan onura nabarmenak sor ditzaketen fabrikazio aurreratuaren kontzeptuak gerturatzea enpresa horietara.
Horregatik, uste dugu ekimen hau interes handikoa izan daitekeela eskualdeko enpresentzat.
Informazioa eta izen-ematea hemen