Berriak
Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzak enpresa txikientzat, diagnostiko teknologikoak egiteko. Gipuzkoa Industria 4.0
2016·06·07
Gipuzkoako Foru Aldundiak diru-laguntza deialdia egin du, Gipuzkoako enpresa txikientzat, Fabrikazio Aurreratua eta Industria 4.0. estrategiarekin bat datozen estraetgiak definitzeko.
Onuradunak: Gipuzkoako enpresa txikiak: 50 pertsona baino gutxiagori lana ematen dion enpresa, baldin eta haren urteko negozio edo urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik beherakoa bada.
Xedea: Diruz lagundu ahal izango dira enpresen lehiakortasuna hobetzeko estrategia propio bat definitzeko laguntza teknikoak dakartzan gastuak, betiere, Fabrikazio Aurreratua eta Industria 4.0. estrategiarekin bat egiten badute.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak: Diagnostiko teknologikoaren garapena.
Diruz lagundu daitezkeen kostuak:
Kanpoko aholkulariek emandako aholkularitza zerbitzuen kostuak.
Portzentajeak eta gehieneko diru laguntza:
- Kostuaren % 50.
- Gehieneko zenbatekoa: 5.000 euro
Laguntza emateko modalitatea: Lehiaketa bidez.
Eskaera epea: Ekainaren 8tik uztailaren 8ra.
Eskaera egiteko: www.gipuzkoa.eus/subvenciones
Informazio gehiago eskuratzeko:
UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA
Tel. 943 89 08 08 - enpresa@urolakosta.eus