Berriak
Atzealdea Global Training 2016 programa, ordaindutako bekak atzerrian lanbide-praktikak egiteko
2016·06·07
Zer da “Global Training” nazioartekotzeko beken programa?
Beka deialdi hau Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak egin dute, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.
Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera emango zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, gutxienez 6 hilabetez.
Zenbat denborakoa da beka? Beka gutxienez 6 hilabetekoa izango da.
Eskaintzen diren beka horien herrialdeak, enpresak eta lan espezialitateak ikus Interneten: www.becasglobaltraining.eus
Zein da bekaren zenbatekoa? 1.358 € (diru-sarreren zerga eta Gizarte Segurantza deskontatu behar da)
Noiz hasiko dira praktikak? Irteerak irailetik aurrera hasiko dira, baina, edonola ere, 2016ko urtea amaitu aurretik joan beharko da.
Nork eskura dezake beka?
Bekak eskuratzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:
- Diplomatura, lizentziatura titulazioa edo goi-mailako lanbide-heziketa izatea.
- 30 urte bete gabe izatea 2016ko urtarrilaren 1ean.
- Euskal Herrian erroldatuta izatea gutxienez urtebete jarraian, 2016ko urtarrilaren 1ean.
- Atzerrian, 6 hilabetetik gorako denboraldian, praktikarik ez egin izana beste beka baten bidez.
- Helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila edo ingeles-maila bikaina edukitzea, erreferentzia C1 maila lizentziaturako eta B 2 Goi mailako lanbide heziketa titulua dutenentzat. Titulu hauen ziurtagiriak azken 4 urtetakoak izanez gero, ahozko eta idatzizko froga egitea salbuestazen du. Ziurtagiri hauek ez dutenei proba bat –ahozkoa eta idatzia– egingo da jakintzak zehazteko.
- Praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
- Administrazio eta zigor arloan zigortuta ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe, eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekurik ere ez izatea.
Izen-ematea: epea maiatzaren 30ean hasi eta ekainaren 30ean amaituko da.
Izena emateko, lehendabizi, www.becasglobaltraining.eus webgunean izena eman behar da eta, ondoren, on-line izen ematearen agiria eta bertan eskatutako dokumentuak Urola Kostako Udal Elkartean aurkeztu behar dira.
Ikus informazioa webgune honetan: www.becasglobaltraining.eus
Argibideak
Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak
- Aintzane Ruesgas, enpresa@urolakosta.eus