Berriak

Atzealdea Global Training 2017: ordaindutako 60 beka atzerrian praktikak egiteko

Izena emateko epea: ekainaren 14tik uztailaren 14ra.

2017·06·19


Zer da “Global Training” nazioartekotzeko beken programa?

Beka deialdi hau Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak egin dute, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera emango zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, gutxienez 6 hilabetez.

Zenbat denborakoa da beka?

Beka gutxienez 6 hilabetekoa izango da.

Herrialdeak, enpresak, espezialitateak

Eskaintzen diren beka horien herrialdeak, enpresak eta lan espezialitateak ikus Interneten: http://www.becasglobaltraining.eus/

Zein da bekaren zenbatekoa?

1.358 €  (diru-sarreren zerga eta Gizarte Segurantza deskontatu behar da)

Noiz hasiko dira praktikak?  

Irteerak irailetik aurrera hasiko dira, baina, edonola ere, 2017ko urtea amaitu aurretik joan beharko da.

Nork eskura dezake beka?

Bekak eskuratzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • Diplomatura, lizentziatura titulazioa edo goi-mailako lanbide-heziketa izatea.
  • 30 urte bete gabe izatea 2017ko urtarrilaren 1ean.
  • Euskal Herrian erroldatuta izatea gutxienez urtebete jarraian, 2017ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian, 6 hilabetetik gorako denboraldian, praktikarik ez egin izana beste beka baten bidez.
  • Helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila edo ingeles-maila altua edukitzea. Erreferentzia gisa, C1 maila lizentziatuek eta B2 goi mailako lanbide heziketa titulua dutenek. Titulu horien ziurtagiria azken 4 urtetakoa izanez gero, ahozko eta idatzizko froga ez da egin beharko. Ziurtagiri horiek ez dituztenek proba bat egin beharko dute (ahozkoa eta idatzia), beren amila egiaztatzeko.
  • Praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Administrazio eta zigor arloan zigortuta ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe, eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekurik ere ez izatea.

Izen-ematea:

2017ko ekainaren 14an hasiko da eta uztailaren 14an amaituko da (eguerdiko 12:00etan).

Argibideak

Ikus informazioa webgune honetan: http://www.becasglobaltraining.eus/

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Enpresentzako Zerbitzuak, Aintzane Ruesgas
  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808