Berriak

Atzealdea Hazilan 11. edizioa; Informazio saioa egingo da urtarrilaren 14an

Bilera hurrengo ostegunean izango da, urtarrilaren 14an, goizeko 11:00etan, online.

2021·01·08


Urtarrilean abiatuko da lana lortzera bideratutako Hazilan proiektuaren hamaikagarren edizioa eta  dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Aurretik, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio saioa antolatu du: bilera hurrengo ostegunean izango da, urtarrilaren 14an, goizeko 11:00etan. Bertan azalduko dira egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak.

  • Eguna eta ordua: urtarrilak 14, osteguna, 11:00etan
  • Non: On line izango da; Gotomeeting plataformaren bidez.
  • Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta.  Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.

Argibideak eta izen- ematea:

Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan: 

Tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu,  bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.

Argibideak jasotzeko:

Hazilan programa da 20-44 urte bitarteko pertsonentzat eta goi mailako ikasketak dituztenentzat. Eskualdekoek lehentasuna izango dute. Programak, hiru atal nagusi izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea (zeharkako konpetentziak lantzeko), ondoren PRESTATU (prestakuntza osagarria) eta, azkenik, KOKATU fasea (praktikaldia enpresetan). Xehetasun guztiak Udal Elkartearen webgunean daude eskuragarri: http://www.urolakosta.eus/eu/hazilan-programa

Programa operatiboa 2016-2020 Hazilan proiektuak 5 urteko iraupena izango du (2016an hasi eta 2020an amaituko da). Proiektu hori Garapen Elkarteak (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatuko du eta 20 garapen agentziak hartuko dute parte, tartean Urola Kostako Udal Elkarteak. Proiektuaren %50 Europako Gizarte Funtsak (EGIF) finantzatuko du eta beste %50 garapen agentzia bakoitzak (gure kasuan Urola Kostako Udal Elkarteak).