Berriak

Atzealdea Hazilan, 4. edizioa: marketin digitala. Eskualdeko gazte kualifikatuak eta enpresak elkarlanean.

Eskualdeko gazte kualifikatuek eta enpresa, erakunde eta ikastetxeek aukera dute marketin digitalari lotutako proiektuak garatzeko.

2017·07·04


Hazilan programaren 4. deialdi honen asmoa da eskualdeko gazte kualifikatu eta eskualdeko enpresak, erakundeak eta ikastetxeak harremanetan jarri eta elkarlana bultzatzea, marketin digitalari lotutako proiektuak garatzeko. Hortaz, enpresa-proiektuak dituzten enpresen bila ari gara.

Esan bezala, HAZILAN programaren edizio honetan, gazte parte hartzaileei MARKETIN DIGITALAREN inguruan 200 orduko prestakuntza eskainiko diegu, ondoren ezagutza horiekk enpresa-proiektu batean praktikan jartzeko.

Ondoko zerrenda honetako gaien inguruko proiekturen eta ekintzaren bat garatu nahi baduzu, eskualdeko gazte edo gazte-talde baten laguntza eta aholkularitza espezizalizatua eskainiko dizkizugu (programa hau enpresa eta erakunde parte hartzaileentzat %100 diruz lagunduta dago eta gazteek Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzatik lan egingo dute):

  • Marketin digitaleko plana garatu
  • Enpresaren sare sozialen estrategia garatu eta SEO/SEM posizionamendua hobetu
  • Enpresaren bloga garatu
  • E-maila marketina, zozketak eta online publizitatea
  • Online komunikazioaren legediaren jarraibideak

Proiektuak irailetik abendura garatuko dira eta Udal Elkarteak izendatutako koordinatzaile baten laguntza izango dute.

Proiektu berri bat abian jarri edo martxan duzuen bati bultzada eman nahi badiozue, jarri gurekin harremanetan.

Argibideak eta izen-ematea

Argibideak jaso edo izena emateko, jarri gurekin harremanetan jarri:

Zer da Hazilan? Argibide gehiago

Gazteei gaur egun beharrezko dituzten trebetasunak bereganatzen laguntzeko eta, era berean,  enpresek dituzten beharrei erantzuteko programa da. Programaren balio erantsia da esperientzian oinarritutako ikaskuntza jasotzea, hain juxtu ere gaur egun enpresek eskatzen dituzten trebetasun eta konpetentziak lantzeko.

Orain arte 3 edizio

Hazilanen bi edizio egin ditugu 2016an eta bat 2017ko lehen hiruhilekoan. Orotara 47 pertsonek parte hartu dute (22 emakumeak eta 25 gizonak). Lehendabizi konpetentzia sozioprofesionalak landu dituzte eta, ondoren, enpresetan laneratzeko prozesuak egin dituzte (praktikak, prestakuntza lanpostuan…), eskualdeko nahiz Gipuzkoako beste eskualde batzuetako enpresetan. Honako enpresa hauek parte hartu dute lehen hiru edizioetan:

  • Pavitec 2000 SLU,
  • Ongi Mecanizados en Madera SL
  • Aner Sistemas Informáticos
  • Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak S.L.
  • Ad hoc centro de communicacion y marketing SL
  • Dulces Reineta, S.L.
  • Arktelier, arkitekura estudioa
  • Otzarreta Communicación, S.A.
  • Eraman SL
  • Ortzadar ikastetxea
  • Begi-bistan, Turismo Zerbitzuak
  • LKS Ingenieria S.COOP
  • Lombok Design SL
  • Euskampus Fundazioa
  • Emaus Fundación Social

Programa operatiboa 2016-2020

Hazilan proiektuak 5 urteko iraupena izango du (2016an hasi eta 2020an amaituko da). Proiektu hori Garapen Elkarteak (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatuko du eta 20 garapen agentziak hartuko dute parte, tartean Urola Kostako Udal Elkarteak. Proiektuaren %50 Europako Gizarte Funtsak (EGIF) finantzatuko du eta beste %50 garapen agentzia bakoitzak (gure kasuan Urola Kostako Udal Elkarteak).