Berriak

Atzealdea HAZILAN, eskualdeko enpresa eta gazte langabeentzako proiektua. 3. edizioa.

2
Informazio saioa otsailaren 1ean, xehetasun guztiekin. Lehen bi edizioetan 38 pertsonek eta 13 enpresek hartu dute parte.

2017·01·21


Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN PROIEKTUAren hirugarren deialdia egin du. 2016an bi edizio egin ditugu eta, orain, 2017ko lehenengo taldea osatuko dugu. Jardunaldi bat egingo dugu otsailaren 1ean interesa dutenei xehetasun guztiak azaltzeko.

2016an egin ditugun 2 edizioetan 38 pertsonek hartu dute parte. Gaitasun sozioprofesionalak landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte (praktikak, prestakuntza lanpostuan...) 13 enpresetan.

Zer da Hazilan?

Gazteei gaur egun beharrezko dituzten trebetasunak bereganatzen laguntzeko eta, era berean,  enpresek dituzten beharrei erantzuteko programa da. Programaren balio erantsia da esperientzian oinarritutako ikaskuntza jasotzea, hain juxtu ere gaur egun enpresek eskatzen dituzten trebetasun eta konpetentziak lantzeko.

Nori zuzenduta dago?

20-35 urte bitarteko gazteentzat eta goi mailako ikasketak dituztenentzat. Eskualdekoek lehentasuna izango dute.

Zer lantzen da eta nola?

Gaur egun enpresak gero eta gehiago eskatzen ari diren konpetentzia pertsonalak eta profesionalak landuko ditugu: proaktibitatea, norbere buruarekiko konfiantza, taldean lan egiten jakitea.

Programak bi fase edo atal ditu. Partehartzaileek lehendabizi AKTIBATU urratsa egingo dute: zeharkako konpetentziak landuko dituzte ikasitakoa egiteko eta praktikatzeko metodologia erabiliz. Ondoren, laneratzeko aukera eta bideak aztertuko ditugu partehartzaile bakoitzarekin, bere ezagutza, jarrera, nahi eta ezaugarrien arabera: proiektu zehatzen lanketa, praktikak, prestakuntza lanpostuan bertan…

Egutegia eta ordutegia

Aktibatu (lehen urratsa, konpetentzien lanketa):

  • Noiz: otsailak 20-apirilak 6
  • Egunak: astelehenetik ostegunera 9:30etik 13:30era.

Laneratze baliabideak (bigarren urratsa):

  • Noiz: maiatza-uztaila

Izen ematea: Urtarrilaren 30etik otsailaren 15era.

Informazio-saioa: Informazio-saioa egingo dugu, interesa dutenei programaren xehetasunak azaltzeko:

  • Eguna: otsailak 1
  • Ordua: 10:00-11:00
  • Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea, Zarautz)
  • Interesa duten pertsona guztiak etor daitezke saio horretara. Aurrez ez da izena eman behar.

Informazio gehiago eta izen-ematea, hemen

Programa operatiboa 2014-2020

Hazilan proiektuak 5 urteko iraupena izango du (2016an hasi eta 2020an amaituko da). Proiektu hori Garapen Elkarteak (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatuko du eta 20 garapen agentziak hartuko dute parte, tartean Urola Kostako Udal Elkarteak.

Proiektuaren %50 Europako Gizarte Funtsak (EGIF) finantzatuko du eta beste %50 garapen agentzia bakoitzak (gure kasuan Urola Kostako Udal Elkarteak).

1 2