Berriak
Atzealdea Udako ordutegia herritarren arreta zerbitzuan
2020·07·16
Urola Kostako Udal Elkarteak egokitu egingo du herritarren arreta zerbitzua uda garaian. Datorren astelehenetik aurrera jarriko da indarrean udako ordutegia. Hain zuzen ere, uztailaren 20tik abuztuaren 28ra arte, jendaurreko harrera zerbitzua astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eskainiko da.
Edozein kasutan, aurrez aurreko zuzeneko arretaz gain, Udal Elkartearekin harremanetan jartzeko gainontzeko bideak ere erabilgarri izango dira uda osoan zehar. Hauek dira bideak:
- 943 89 08 08
- harrera@urolakosta.eus
- Zerbitzu telematikoak (egoitza elektronikoa)
Gainerako zerbitzu guztiak bere horretan mantenduko dira.