Berriak
Atzealdea Gaur amaitu da Mikropreben programaren 7. edizioa
2018·12·19
Urola Kostako Udal Elkartetik beren eguneroko lan-jardunean prebentzioa integratu nahi duten enpresa txikiei babesa eskaintzera bideratutako prestakuntza da Mikropreben programa.
Azken edizio honetan, lan arriskuen prebentzioari buruzko informazioa jaso dute eskualdeko 5 enpresetako ordezkariek. Hain zuzen ere, gaur amaitu da programaren 7. edizioa prestakuntza-ziurtagiriaren banaketarekin.
30 orduko oinarrizko prestakunta jasotzearekin batera, parte-hartzaileek laneko arriskuen prebentzioan sakontzeko aukera bikoitza izan dute. Alegia, alde batetik, enpresaburu-modalitatearen aldeko aukera egin dutenek, jasotako aholkularitzaren bitartez, beren enpresa errealitatera egokitutako prebentzio plana garatu ahal izan dute. Bestetik, hala nahiago izan duten parte-hartzaileek, prebentzioari buruzko ezagutza teknikoetan sakondu eta beren enpresaren prebentzioaz arduratzen diren kanpo enpresekiko koordinazioa hobetzeko hainbat jarraibide eskuratu dituzte.
Urola Kostako Udal Elkarteak 2010. urtean ekin zion Mikropreben programa jorratzeari. Orduz geroztik, urtez-urte egonkortzen joan den ekimena izan da eta ibilbide emankorra bezain oparoa izan du. Orotara, 7 edizioetan, 44 enpresa eta 45 enpresa-ordezkarik hartu dute parte.