Berriak
Atzealdea Ikaslan Gipuzkoak martxan jarri du Ikaskuntza Bitartekaritza kontsulta-zerbitzua Urola Kostako eskualdean
2021·01·22
Pasa den ikasturtean bezala, 2020-2021ean Ikaslan Gipuzkoak martxan jarri du Ikaskuntza Bitartekaritza kontsulta-zerbitzua Urola Kostako eskualdean. Aurtengoan ere, Urola Kostako Udal Elkarteko lanerako orientazio zerbitzuarekin elkarlanean, Zarauzko Udalaren laguntzarekin eta CIFP Monte Albertia LHII erreferentziazko ikastetxea izanda, zerbitzua Zarautzen bertan eskainiko da.
2021eko urtarriletik aurrera, laneratzera bideratutako prestakuntza eskainiko da. Alegia, ikastaro ugari eskainiko dira Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxeetan eta horien inguruko informazioa jarri nahi da eskualdeko herritarren eskura.
Bitartekaritza zerbitzuak, guztiz publiko eta doakoa izaki, bizitza osoan zehar etengabeko ikaskuntza sustatzea du helburu. Bitartekaritza zerbitzutik prestakuntza-mota guztien inguruko informazioa eskaintzen da:
- Prestakuntza Formala/Egiaztagarria: Hezkuntza-titulu bat lortzeko egiten diren ikasketak (DBH, Lanbide Heziketa, Unibertsitateko ikasketak, arte-ikasketak, Hizkuntza Eskola Ofiziala edo Lanbide Egiaztagiri bat).
- Prestakuntza Ez-Formala edo Ez- Egiaztagarria: Lan-munduan sartzeko edo lanpostura hobeto egokitzeko baliagarriak diren ikasketak, (Egiaztagirien Katalogoan ez daudenak).
- Etengabeko ikaskuntza: Era askotako prestakuntza, norbere ongizatea lortzeko egiten dena (kirola, eskulanak, terapiak, informazio-jarduerak....)
Ikaskuntza Bitartekaritzatik, aurretik aipatutako prestakuntza-alorren inguruko orientazio eta aholkularitza zerbitzua eskainiko da: aurrez-aurre, on-line, telefonoz edo posta elektroniko bidez. Gainera, eskualdean eskainiko den formakuntza-ikastaro oro argitaratuko da Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Hiru.eus eta ikaslangipuzkoa.eus webguneetan.
Ikaskuntza Bitartekaria Zarauzko Gazte Informazio Bulegoan egongo da, ondorengo ordutegian:
- Astelehenetik-asteazkenera 9:00-14:00 / 15:00-17:00
- Osteguna 9:00-17:00 (salbuespeneko egoerarik egon ezean, ez da zuzeneko arreta zerbitzurik emango)
- Ostirala 9:30-14:30