Agenda

Ikastaroa enpresentzat: Egokitu zure enpresa eta zure weba datuak babesteko eta merkataritza elektronikoari buruzko legeetara

Ikastaroa Zarautzen izango da, Udal Elkartearen egoitzan. Bi saio izango ditu, urtarrilaren 26an eta otsailaren 2an
26 URT 02 URT

Ikastaroaren izenburua: Egokitu zure enpresa eta zure weba datuak babesteko eta merkataritza elektronikoari buruzko legeetara

Hartzaileak: eskualdeko enpresak

Ikastaroak 2 saio izango ditu. Lehendabizikoan enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute jakiteko zein printzipio, eskubide eta obligazio jasotzen dituen DBLOk enpresek eskuartean darabiltzaten datu pertsonalei buruz. Bigarrenean azalduko dugu enpresa txiki eta autonomoek IGMEZLren arabera zein lege baldintza bete behar dituzten beren webean, saltoki elektronikoan edo posta elektroniko bidezko marketin kanpainak abian jartzean. Datuen babesaren arloan puri-purian dauden beste gai batzuk ere landuko dira ikastaroan: cloud computing-aren legaltasuna, cooky politikak edo ahanztura eskubidea.

Ikuspegi osoago bat izateko, gomendatzen da bi saioetara joatea.

Datak, lekua, ordutegia, iraupena

Lehen saioa: 2017/01/26
Bigarren saioa: 2017/02/02
Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Ordutegia: 13:30-15:30
Iraupena: 2 ordu

Argibideak eta izen-ematea hemen