Berriak
Atzealdea Ikastaroa, orga jasotzaileko operadore eta gidaria (40 ordu)
2017·10·24
Enpresek prestakuntza eta ezagutza zehatzak dituzten profesionalak behar dituzte. Hori dela eta, eskualdean dauden prestakuntza beharrak kontuan hartu eta lanerako aukerak hobetzeko helburuarekin, gaitasun pertsonal eta profesionalak hobetzeko ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko langabeentzat.
Ikastaro honen helburua da lana era seguruan egiteko ezagutzak lortzea, ezagutza horiek egiaztatzeko aukerarekin.
Ikastaroa
ORGA JASOTZAILEKO OPERADORE GIDARIAREN IKASTAROA, LOGISTIKA ETA BILTEGI EREMUETAN (40h). Ikastaroaren helburua da orga jasotzaileak modu seguruan gidatzeko trebetasuna lortzea eta biltegiak kudeatzeko beharrezko kontrol eta antolaketa gaitasunak lortzea.
- Modalitatea: atal teorikoa (12 ordu) eta atal praktikoa (28 ordu)
- Datak: azaroak 6, 8, 13, 15, 20, 22, 27 eta 29.
- Ordutegia: 9:30-14:30.
- Lekua: Ikastaroa egingo da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).
Argibideak eta izen-ematea:
Plazak mugatuak dira (langabezian dauden pertsonek izango dute lehentasuna). Izena emateko azken eguna da urriaren 31. Izena emateko edo argibideak jasotzeko:
Izena emateko bete eta bidali izen-ematea orria edo jarri gurekin harremanetan jarri:
Urola Kostako Udal Elkartea (Rakel)
Tel. 943890808
prebentzioa@urolakosta.eus
Prestakuntza hau Urola Kostako Udal Elkarteak %100ean diruz lagundua.