Berriak
Atzealdea Ikastaroak lana bilatzen laguntzeko, azaroan eta abenduan
2016·11·01
Azaroa eta abenduan zehar hainbat ikastaro eskainiko ditugu, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.
Hona hemen azaroko eta abenduko ikastaroen xehetasunak:
UROLA KOSTAKO ESKUALDEKO BALIABIDEEN GIDA
Eskualdean enplegurako dauden baliabideak ezagutuko dituzu
- Data: azaroak 4
- Hizkuntza: gaztelania
CURRICULUMA HODEIAN
Plataforma berriak nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko duzu.
- Data: azaroak 11
- Hizkuntza: gaztelania
KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA LAN ELKARRIZKETAN
Lan-elkarrizketa ondo egiteko hitzezko komunikazioa eta ez hitzezko komunikazioa landuko dituzu.
- Data: azaroak 18
- Hizkuntza: gaztelania
GAZTE BERME SISTEMA
Ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategia. Gazte Berme Sistema, zer da?, Onuradunak, sarbide baldintzak, neurriak.
- Data: azaroak 25
- Hizkuntza: euskara
ALDI BATERAKO LANERAKO ENPRESETAN IZENA EMAN (ABLE)
Aldi baterako lanerako enpresei buruzko informazioa landuko duzu eta webguneetan izena emateko garaian kontuan hartu beharreko hainbat irizpide aztertu eta landuko dituzu
- Data: azaroak 28
- Hizkuntza: euskara
AUTOEZAGUTZA
Lan-bilaketa prozesuan norberak bere burua ezagutzeak eta bere buruan sinesteak duen garrantzia landuko duzu.
- Data: abenduak 2
- Hizkuntza: gaztelania
SARE SOZIALETARA SARRERA
Kontaktuak egiteko eta enpresak topatzeko sareko baliabideak ezagutuko dituzu
- Data: abenduak 12
- Hizkuntza: euskara
CURRICULUMA LANTZEA
Zure gaitasunak, ezagutzak, esperientzia eta lorpenak erakusteko tresna landuko duzu
- Data: abenduak 16
- Hizkuntza: euskara
GENERO BERDINTASUNA: AMATASUN/AITATASUNA ETA LANA
Lan kontziliazioarekin eta jardunaldi banaketarekin lotuta dauden alderdiak ezagutuko
dituzu (lan murrizketak, eszedentziak, lan-kentzeak, ordaindutako baimenak) eta horien inguruko eskubide eta beharrak.
- Data: abenduak 23
- Hizkuntza: gaztelania
Informazioa eta izen-ematea
Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa
Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus
Sakatu: Enplegu Zentroa edo Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak
Enplegu Zentroa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako zerbitzua
Enplegurako orientazio-ekintzak eta –zerbitzuak: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatua, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan eta Gazteen Enpleguaren 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan. «Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du»