Agenda
Atzealdea Informazio-saioa: Lanbideren diru-laguntzak ekintzaileentzat, enpresa ideia lantzeko edo enpresa martxan jartzeko
Udal Elkartearen egoitzan izango da.
13
EKA
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Bi diru-laguntza mota daude:
- Enpresa ideia aztertzeko diru-laguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
- Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
Informazio-saioa:
Eguna: ekainaren 14a
Ordua: 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz
Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza
Informazio gehiago hemen