Berriak

Atzealdea Jardunaldia: ekoizpen eta marketing ekologikoa, nekazaritza eta elikadura sektorean

Maiatzaren 17an izango da, Udal Elkartearen egoitzan. Azalpenez gain, kasu praktikoak erakutsiko dira.

2016·04·27


Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat eta interesa duten eragileentzat, ekoizpen eta marketing ekologikoa, nekazaritza eta elikadura sektorean izenburuarekin.

Noiz eta non:

  • Eguna: maiatzaren 17a, 09:15-11:45 (2,5 ordu)
  • Non: Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Edukia: honako eduki eta gaiak landuko ditugu jardunaldian:

  • Sarrera: ekoizpen eta marketing ekologikoa
  • Ekoizpen ekologikoa (+kasu praktikoak)
  • Berrikuntza ekologikoa (+kasu praktikoak)
  • Marketing berdea (+kasu praktikoak)
  • EPD-ak: Produktuaren ingurumen-adierazpena
  • Ingurumen aztarna
  • Frantziako merkatu ekologikoa: eko-etiketak, labelak, kontsumidore ekologikoaren-profila…

Hizlaria: IK Ingenieria

Izena-ematea eta argibideak:

Aurrez izena eman behar da. Izena emateko edo argibideak jasotzeko, bete eta bidali beheko formularioa.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza eta diru-laguntzarekin antolatu dugu (Gizarte mailan erantzulea den lurraldea sustatzeko programa, 2015).