Berriak

Atzealdea Jardunaldia enpresentzat: ISO 14006 eta EKO-etiketak

Martxoaren 2an izango da, Zarautzen. Gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira ekiozpen prozesuetan ekoetiketa eta ingurumen adierazpenak.

2016·02·28


Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat.

Azken urteotan, bereziki,  produktu/ekoizpen prozesuen optimizazioarekin eta ingurumenarekin arduratsua den estrategiekin loturiko araudiak eta eko-etiketak nabarmen zabaltzen hasi dira gure eskualdean. Hori dela eta, ISO 14006 eta EKO-etiketei buruzko jardunaldi hau antolatu dugu.

Eguna: 2016-03-02

Ordua: 9:00-11:00

Lekua: Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Gaia: Ingurumenarekin loturiko araudia,  ISO 14006 eta EKO-etiketak

Landuko ditugun gaiak:

  • ISO 14006 Araua: Ekodiseinuaren inguruko gestio sistemen inplementazioa.
  • Ingurumenerako aitortza-sistemak
  • Produktuaren borondatezko ingurumen aitortzak: Ekoetiketak; Ingurumen Autoadierazpenak; Produktuaren Ingurumen Adierazpenak.

Hizlaria
Aitor San Francisco (IK Ingeniera)

Izena-emateko
Aintzane Ruesgas (Urola Kostako Udal Elkartea)

enpresa@urolakosta.eus

 

Jardunaldi hau antolatu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin (“Gizarte mailan erantzulea den lurraldea sustatzeko programa, 2015).