Berriak
Atzealdea Jardunaldia enpresentzat: aukera eta erronkak Europako merkatuetan nekazaritza eta elikadura sektoreko enpresentzat
2015·10·15
Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Guipuzkoako Bazkundeak nazioartekotzearekin loturiko praktika onen jardunaldi hau antolatu dugu, Europako merkatuan gure nekazaritza eta elikadura sektoreko enpresek izan ditzaketen aukera eta erronkei buruzko informazioa emateko.
Data: 2015/10/26 (astelehena)
Ordua: 12:30-14:30
Iraupena: 2 ordu
Lekua: Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Jardunaldia hau mahai inguru bat izango da eta, bertan, Angulas Aguinaga enpresaren esportazio arduradunak beren esperientziaren berri emango du. Partehartzaileek zuzenean galderak egiteko aukera izango dute. Angulas Aguinagako ordezkariak arrain-kontserban ere esperientzia zabala du, Conservas Ortiz enpresaren esportazio arduraduna izan baitzen.
Gai-zerrenda:
- Zeintzuk dira Europako joera orokorrak eta merkatu-aukerak nekazaritza eta elikadura produktuentzako?
- Europako gourmet merkatuaren garapena eta bolumena. Merkatuaren garapena eta analisia herrialde ezberdinetan: Frantzia, Alemania, Italia, Erresuma Batua
- Salmenta kanalak
- Promoziorako tresnak eta azoka garrantzitsuenak
- Etiketen legedia eta beharrezko erregistroak
Hizlariak:
Gipuzkoako Bazkundea
Angulas Aguinaga
Informazioa eta izen-ematea:
Aintzane Ruesgas (Urola Kostako Udal Elkartea) - 943 89 0808, enpresa@urolakosta.org
Informazio zerbitzu hau PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoaren baitan eskaintzen da eta Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du