Berriak

Atzealdea Jardunaldia enpresentzat: dibertsitatearen kudeaketa enpresan. Urola Kostako Mahai Estrategikoaren ekimena.

Ekainaren 20an izango da, 9:15ean, Udal Elkartearen egoitzan

2016·02·05


Hurrengoa asteartean, “Dibertsitatearen kudeaketa enpresan: genero berdintasuna, adina…” lan-lerroaren inguruan jardunaldia egingo dugu eskualdeko enpresa, ikastetxe eta bestelako eragileekin, guztion artean eskualdean erronka honi aurre egiteko formulak identifikatzeko.

  • Jardunaldiaren gaia: Dibertsitatearen kudeaketa enpresan: genero berdintasuna, adina…
  • Eguna: Ekainak 20 (asteartea)
  • Ordua: 9:15 (iraupena ordu eta erdi)
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Eskualdeko enpresa guztiak bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu (edozein sektorekoa eta tamainakoa).

Argibideak eta izen-ematea

Jardunaldian parte hartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan:

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Enpresentzako Zerbitzuak (Aintzane Ruesgas, Eli Uzkudun)
  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus

Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako egitasmoa

Egitasmo hau kokatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2016ko "Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko" programaren baitan.

Urola Kostako Mahai Estrategikoa, zer da?

Urola Kostako Mahai Estrategikoaren helburua da eskualdeko enpresa, hezkuntza zentro, bestelako eragile eta administrazio publikoen arteko lankidetza publiko-pribatua sustatzea, guztion artean eskualdearen lehiakortasuna sustatzeko baliagarriak izan daitezkeen estrategiak identifikatzeko. Ekimenari buruz argibide gehiago hemen.