Berriak
Atzealdea Jardunaldia enpresentzat, Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Udal Elkarteak enpresentzat 2018an bideratuko dituzten programa eta laguntzen berri emateko
Martxoaren 23an izango da, 9:15ean hasita, Udal Elkartearen egoitzan.
2018·03·13
Urola Kostako Udal Elkarteak informazio jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzat). Bertan honakoei buruzko informazioa eskainiko dugu:
- Urola Kostako Udal Elkarteak enpresentzat 2018an bideratuko dituen programak eta emango dituen laguntzak
- Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzak enpresentzat.
- Enpresek bonifikatutako prestakuntzaren bidez beren langileak prestatzeko dituzten aukerak.
Jardunaldia noiz eta non:
Eguna: martxoak 23
Ordua: 09:15 (iraupena 1,5 ordu)
Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).
Aurrez izena eman behar da, mezua bidali edo telefonoz deituta:
- Enpresentzako Zerbitzuak
- enpresa@urolakosta.eus
- Tel. 943 89 08 08